XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

gizonekin eskandalarri ez izan!
- ez, ez naiz izango
zurea izan ez den gizonaren ohekide ez izan!
- ez, ez naiz izango
gizonik ez maita!
- ez, gizonik ez dut maitatuko

maitasuna isuririk
ahizpa eta biok
ohekide bihurtu ginen
arratsalde euritsu batean

Gizonik ez uki!
- ez, ez dut ukituko
gizonik ez begira!
- ez, bizialargun naiz eta
zurea ez den gizonik ez laztandu!
- ez, ez dut laztanduko
zurea ez den gizonarekin ez etxeratu
- ez, ez naiz etxeratuko